XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta hondakinak kalte egiteko, objektua ezabatu eta kontrolatzeko bitartekoak dira.

Projekzio mekanismoari esker nia kanpoko objektu batez jabetzen da, amaz jabetzen da, eta hura bere luzapen bihurtzen du.

Identifikazio projektibo hau bularraren barneraketa sadiko oralaren garai berean hasiko litzateke, introjekzioz identifikatzea eta projekzioz identifikatzea konplementariak bait dira.

Nia eta Ez-niaren bereizketa identifikazio projektiboaren mekanismoz arautua dago objektu txarra jaurtikitzeko, eta identifikazio introjektiboz objektu ona kontserbatzeko.

Aro sadiko analean, bere garapenaren aro sadiko oralean introjektatu zuena jaurtikitzen du haurrak.

Jaurtikitze ekintza hau haurraren niak erabiltzen duen defentsabide bat da.

Identifikazioz defendatzeko metodoa oso orokorra da.

Adin laburreko haurraren defentsa modu ohizkoa da.

Kontraesanezkoa badirudi ere, frustraziorik handienak eman dizkion pertsonarekin sarritan identifikatzen da haurra, horrela frustrazioa neutralizatzen duelarik bestearen rolean aktiboki eskuhartuz, haren eragina pasiboki jasan ordez.

Anorexikoaren defentsa mekanismoak, beraz, zatiketaren, introjekzioaren, projekzioaren, idealizazio eta ukazioaren defentsa modu arkaikoak izan ohi dira.

Objektuekiko harremanari defentsa mekanismo hauek eusten diote.